Beste behin be, hainbat lagun bildu ditu Kortezubiko mendi martxak. Ibilbide luzea (24 km) zein laburra (10 km) egiteko batu ziran
asteburuan herritarrak; hain zuzen, 300 bat pertsona.
Antolatzaileek jakinarazi zutenez, “bero oso larria” izan zen egun horretan, baina, edariz “ondo hornituta” egon zirela azaldu dute.
Ibilbidea bukatuta, nekeak arintzeko tripak bete zituzten martxan parte hartu zutenek: hala, txistorra, sagardoa, txakolina… dastatzeko tartea aprobetxatu zuten.