Txirrindulari bat hil da Mendatan
Joan den zapatuan izan zuen istripua, BI-2224 errepidean, Mendatan. Txirrindulari batek erorikoa izan zuela jakin zuen Ertzaintzak, 12:30 aldera. Ertzainak eta osasun zerbitzuak bertaratu ziren, baina medikuak txirrindulariaren heriotza baieztatu zuen.
Gertaera argitzeko ikerketak abiarazi ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.