Bihartik abuztuaren 31ra bitartean jarriko dituzte martxan bisita gidatuak. Euskeraz, gazteleraz zein ingelesez egingo dituzte, eta egunean hiru bisita eskainiko dituzte: 11:00etan, 13:00etan eta 17:00etan. Astelehenetan eta domeketan izan ezik, gainontzeko egunetan izango du Ibarrangeluko eliza ezagutzeko aukera herritarrak.
“Kalitatea bermatzeko”, gehienez, 15 pertsonako taldeak egingo dituztela jakinarazi du udalak. Lau euro ordaindu beharko ditu bisita eginnahi duenak, eta aurretiaz izena emotea beharrezkoa ez bada be, plaza gordetzeko aukera egongo da 681 35 58 53 telefonora deituta.
Aipatu bisita gidatuek ordubeteko iraupena izango dute, eta denbora horretan zehar, nork bere erritmoan ezagutu ahalko du eliz, udalak herritarren eskura jarritao zazpi audiogidei esker. Hala, “modu erraz batean eta mugimendu askatasunarekin” ezagutu ahalko dute San Andres eliza. Audiogida horretariko bat alokatu nahi duenak San Andres elizara jo beharko du 11:30etik 14:30era edota 16:30etik 19:00etara, eta bertan, 3 euro ordaindu beharko ditu.Bisitak abuztuaren 31n bukatuko diren arren, audiogidak aurrerantzean be alokatzeko aukera izango da.
Ibarrangeluko Udalak “herriko turismo kulturala bultzatzeko, bisitariak erakartzeko eta herriko ondarea balioan jartzeko” ipiniko ditu martxan aipatu bisitak; izan be, San Andres elizak “altxor artistikoa” gordetzen du. “Haritz polikromatuan egindakoa da, bere izar formako 15 gangek XVI. mendearen hasieran erresumako eliza eta katedralik onenetan modan zeuden harrizko diseinuak zurean dakartzate”, azaldu du udalak. Bere irudi bilduma “apartekoa” dela dio udalak, “sakratua eta profanoa nahasten” dituena.
80ko hamarkadan Bizkaiko Foru Aldundiak zaharberritze lanak egin zituen elizaren barrualdean zein kanpoaldean. Lan horiek “ezinbestekoak eta garrantzitsuak” izan zirela azaldu du Asier Madarieta Bizkaikoa erakundearen zuzendari-kudeatzaileak. Era berean, baina, “lan zailak, astunak eta garestiak” izan zirela be gaineraru du. Dena den, e
maitzek “merezi” izan dutela dio. Zaharberritze prosezu horri buruzko liburua barriro kaleratzeko asmoa erakutsi du udalak; bere garaian argitaratu zuten, baina, egun, merkatutik kanpo dago.
Halaber, Ibarrangeluko liburuxka turistikoa publikatuko dutela be jakinarazi du Jesus Mari Ziluaga alkateak, “herriko balore kulturalak, naturalak eta paisaiakoak ezagutzera emoteko”. Bertan, “herriko zerbitzuak aipatuko dira: turismo aktiboa, ibilbideak, ostatuak eta ostalaritza”, alegia.
Azken finean, herriak eskaintzeko duena indartu nahi du udalak; hondartzez gain, beste “altxor eder asko” dituelako.