11:30 aldera aurkitu dute, ezkerreko partean, harkaitzetan. Ertzaintzak hondartza zati hori hustu du, segurtasuna bermatze aldera. Obusa ez da tamaina handikoa. Ertzaintzaren arabera, gerra garaian inguru horretan egin zituzten proba militarrak, eta izan liteke ordukoa izatea. Dena den, egiaztatzeke dago lehergailuaren jatorria. Segurtasun perimetroa ezarrita, artezilariak joan dira Ibarrangeluko hondartzara, eta 13:30ean eroan egin dute. Euren egoitzan aztertu dute ondoren, eta hutsik zegoela eta, ez zela arriskutsua ebatzi dute.
2009ko ekainean beste obus bat aurkitu zuten Ibarrangeluko hondartza horretan. Hondartzainek aurkitu zuten ordukoa, eta Ertzaintzako artezilariak bertaratu ziren, lehergailua batzeko. Urte horretako aste berean, Ondarroan aurkitu zuten 36ko gerrako lehergailu bat, uretan. Aurtengo apirilean, bestalde, Bermeoko Igai II itsasontziak 36ko gerrako obus bat arrantzatu zuen Matxitxakoko uretatik hurbil, Bermeotik milia gutxi batzuetara. Segurtasun Sailetik jakinarazi zutenez, “40 kiloko lehergailuak, 50 zentimetro zituen eta lau puntako espoleta”.
2009an Lagan aurkitutako lehergailua
2009an Lagan aurkitutako lehergailua
2009an Lagan aurkitutako lehergailua
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.