Bertsolariak, Axpen
Urdaibaiko XIII. azoka ekologikoa izan da aurtengoa, eta, betiko legez, Busturiko Axpe auzoa izan du lekuko. Giro onik ez da falta izan, eta askok aprobetxatu dute hitzordua erosketak egiteko, 12:00etatik 16:00etara bitartean egon baitzen azoka zabalik. Ardoa, ogia, gazta, fruta, txakolina… denetik erosteko aukera eman zuen azokak. Talogileek euren lana txukun eginda, sabela ondo beteta eroan zuten askok etxera.
Bertsolariek eta trikitilariek girotu zuten, gainera, azoka eguna. Halaber, Busturiko Irrintzi Alai dantza taldearen kalejirarik ere ez zen falta izan, ezta umeentzako jolasik ere.