Ibilaldiko materiala be egon zen salgai zapatuan
Bero itogarria ez zen oztopo izan Sukarrietako Euskal Jaia ospatzeko, eta, beraz, Marisma parkeak euskal kutsuko hainbat jarduera hartu zituen zapatuan. Nekazal produktuen azokaz gain, gaztetxoentzako herri kirol tailerra eta nagusien herri kirolak izan ziren Marisma parkean. Albokaleko trikitilari eta albokariek ipini zioten musika goizari, eta umeek gaztelu puzgarrietan salto-saltoka ibiltzeko aukera eduki zuten.
Bazkalostean pilota partidez gozatu ahal izan zuten sukarrietarrek.