Argazkilaria: Oier Zalbidea
Spookypheria Productions elkarteko kideek zehaztu dutenez, 70 lagunek parte hartu dute jaialdian. Gainera, 15 urtez azpikoei sarbidea mugatzeak parte hartzearen hazkundean eraginik ez daukala eta, pozik agertu dira antolatzaileak. “Hutsik egiten ez duten jarraitzaile asko dauzkagula da guretzat positiboena”.
Edukiari dagokionez, Ane Miren bihurrikariaren
Dulces sueños saioak harrera oso ona izan duela azaldu du Spookypheria Productions elkarteak, “bat baino gehiago aho zabalik” utzi zituela zehaztuz. Aurtengorako hautatutako film laburren kalitatearekin, bestalde, ikusleak pozik gelditu direla esan dute. “Askok zoriondu egin gaituzte egindako aukeraketagatik”. Batez ere, Adrian Cardonaren eta David Muñozen
Fist of Jesus, Sam-en
Vicenta eta David Galan Galindoren
Curvas izan dituzte ikusleek gustukoen.
Urtero legez, bestetik, kale animaziorik ere ez da falta izan, batik bat, Nestor Basterretxea aretoaren inguruan eta Lameran. Aktoreek herriko txikienek gozatzea lortu dute, eta baita handik igarotzen ziren helduak asaldatzea ere.
Beraz, aurtengoa eginda, datorren urtera begira ildo beretik jarraitzea duela helburu dio Spookypheria Productions elkarteak. Gore, suspentse eta beldurrezko filmak lortzen jarraituko duela esan du elkarteak, betiere, humore ikutuarekin. “Ikuslea beste mundu batzuetara garraiatzea gustatzen zaigu. Aurten infernura izan da. Nora bidaiatuko dugu datorren urtean?”.
-
-
Argazkilaria: Oier Zalbidea
-
-
Argazkilaria: Oier Zalbidea
-
-
Argazkilaria: Oier Zalbidea
-
-
Argazkilaria: Oier Zalbidea