Idurre Bideguren, teila eskuetan duela
Kondairak dioenez, Bermeok estropada batean irabazi zuen Izaro irlaren jabegoa. Bermeotarren eta mundakarren arteko tirabirak konpontze aldera, irlaren jabegoa era horretan jokatzea erabaki zuten Busturialdeko bi herriek, Elantxobek epaile lanak egiten zituen bitartean. Ordutik, gaurko egunean Bermeoko alkateak teila bat botatzen du itsaso hondora, Ā«honaino heltzen dira Bermeoko ituginakĀ» esanaz. Hala eginez, urtero-urtero irlaren jabegoa barrizten du Bermeok. Aurten, apirilaren 11ko sutea gogora ekarriz, kaltetutako etxeetako teila bat izan da Idurre Bideguren alkateak itsaso hondora jaurti duena.
Madalen eguna jaiegun oso garrantzitsua da Busturialdeko hiru herrientzat, eta aurten be ez da festa girorik falta data berezia gogoratzeko. Ohi bezala, goizetik murgildu dira bermeotarrak jai giroan. Hain zuzen, Kankinkabara txistulari taldeak esnatu ditu, eta udalbatza herriko kontzejupean batu ostean, itsas prozesioa Izarora bidean irten da. .
Behin Izaro ondora helduta, eguneko momenturik zirraragarriena heldu da. Bermeoko bandera eta ikurrina irlaren goikaldean jarri ostean, Idurre Bidegurenek, ohi legez, teila bota du itsaso hondora.
Teila botata, itsas prozesioa Elantxoberantz abiatu da. Hain zuzen, 14:00ak aldera heldu dira Bermeoko agintariak hango portura. Bidegurenek bertan izan du zain Koldo Olagibel Elantxobeko alkatea. Elantxobetarrak herriko makila emango dio Bidegureni, Mundakako alkate Aitor Egurrola lekuko dela. Alkartasunako kideek alkateei ohorezko aurreskua dantzatu ostean, plazara abiatu dira bildutakoak, kalejiran.
Jai giroak iluntzera arte iraungo du Elantxoben, baina Bermeoko udal arduradunak 18:00ak aldera aterako dira Mundakarantz, eta Bermeoko portura 19:30ean helduko dira. Jaieguna, baina, ez da han amaituko. Bermeotarrak fanfarriak lagunduta, kalejiran joango dira Goiko Plazara.
Asteburuak girotu du Madalen eguna
Epaimahaia paellak dastatzen
Madalen eguna gaur bada ere, asteburuak gaurko eguna girotzeko balio izan du. Horrela, Bermeoko Erdu Txo! Gazte Asanbladak antolatuta, Taelladie egin zuten zapatuan Talan, bigarrenez. Tala gainezka izan zen, ume, gazte zein heldu bilduta, arroza izan zen protagonista nagusia. 80 paella inguru aurkeztu dituzte aurtengo Taelladara. Umeentzako eta nagusientzako jokoak be izan ziren, gainera, arratsaldean.
Bestalde, ohiturari eutsita, Baztarrek jai eguna izan zuen atzokoa. Aurtengo jai eguna “berezia” izan da, gainera; izan ere, bai IƱaki Basabe abeslariak zein Sokratez taldeak jaso behar zuten dirua Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutakoei bideratzea erabaki dute. Goizean, umeak izan ziren Ā Baztarreko protagonistak, arratsaldean, barriz, nagusiak. Goizaldera arte dantza egiteko aukera izan zuten bertaratutaoek, lehenengo bilbainadekin eta habanerekin, geroago, dantzaldiarekin.
Baztarreko jaiak
Albizen eta Urrutxun ere Madalen jaiak
Madalen Eguna jai oso garrantzitsua da Busturialdeko kostaldeko hiru herrirentzat, baina eskualdeko bi auzotan be Madalen jaiak ospatu dituzte, edo ospatuko dituzte. Albizen (Mendata), esaterako, asteburuan egin dituzte ospakizunak. Urrutxun (Muxika) , bestalde, uztaileko azken asteburuan murgilduko dira jai giroan.
Madalen eguneko eta Madalen jaietako egitarauaren
PDFa
Asteburuak Bermeon utzitako zenbait irudi:
Gaurko irudiak:
-
-
-
-
Idurre Bideguren, teila eskuetan duela
-
-
Bermeoko kalejira
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-