Triki jaia egingo dute zapatuan Sollubeko Cannonen
Egitarau zabala prestatu du Cannon erretegiak zapatuko triki jairako. 13:30ean emongo diote hasiera jai egunari. Trikiak izango dira eguneko protagonista nagusiak, halanda be, herri kirolak be tarte handia izango dute. Hurrengoa izango da eguneko egitaraua:
– 13:30ean, triki jaiaren hasiera.
– 14:00ean, Bizkaiko artaburu txapelketa.
– 15:00etan, Cannon erretegiak 20 eurogatik bazkaria eskainiko du. Jakinarazi dutenez, trikiagaz bertaratzen direnek dohainik bazkaldu ahalko dute. Gainera, auto klasikoen erakusketa be izango da inguruetan.
– 18:00etan, aizkolarien txanda izango da: Hodei Ezpeleta, Ernesto Ezpeleta ‘bihurri’, Julen Mendieta, Iñigo Aurrekoetxea, Oskar Perez, Zelailuze eta Igor Duñabeitia izango dira.
– Ondoren, besteren artean, txinga erute, sokatira txapelketa eta zaku lasterketa egingo dituzte.
– 20:00etan, Cannon txiringito Urdaibairen inaugurazioa egingo dute eta sardinada egingo dute bertaratutakoentzat.