Beaskoetxea gernikarrak eta Irastorza baionarrak ligaxkako bigarren bikote sailkatuaren aurka jokatuko dute, Jai Alai frontoian. Aurretik, baina, beste partidu bat egongo da jokoan. Ligaxkako azkana.
Hondarribiko Jostaldi frontoian bat egingo dute bihar, Oiharan eta Ibai Erkiaga lekeitiarrak eta Egiguren II eta Enbilek. Partidu horretako emaitzagaz, lehenego bikote finalistaren izena ezagutuko da.
Gogoratu behar da ligaxka hiru bikote ari direla jokatzen: Oiharan-Ibai Erkiaga,
Aritz Erkiaga (Ispaster)-Txasio eta Egiguren II -Enbil. Bikote irabazleak final handirako txartela eskuratuko du: Hondarribian jokatuko da uztailaren 26an. Bigarren sailkatuak, bestalde, Beaskoetxearen eta Irastorzaren aurka jokatuko du Jai Alain. Beaskoetxea maila oso ona ari da emoten.
Argazkia: Jai Alive