Eako gazteek abuztuaren 2an ospatuko dute jaieguna, Natxituan. Eguna zehaztu badute ere, antolatzaileek bihar emango dute egitarauaren barri. Sorpresarik faltako ez dela iragarri dute.
Bedaronan egitekoak ziren aurtengo Gazte Eguna, baina, “segurtasun eta ekonomi arloko arazotxo batzuk” tarteko, Natxituan egin beharrean izan dira. Aldaketak aldaketa, hiru auzoetako (Bedarona, Ea, Natxitua) Gazte Eguna izaten jarraitzen duela nabarmendu dute gazteek. “Hiru auzoetako gazteok ilusio handiz ari gara elkarlanean Gazte Egun erraldoia prestatzeko, eta ziur denon artean posible egingo dugula amets hori aurrera eramatea eta zuekin batera gozatzea”.