Florentino Larrinaga kaleko etxebizitza
Florentino Larrinaga kaleko 2. atariko lehenengo solairuan dago etxebizitza, eta jabeek saltzeko nahia adierazi diote Mundakako Udalari. Mundakarrek izango dute etxea erosteko lehentasuna, eta hilabete izango dute eskabideak udaletxean aurkezteko. Etxebizitzarik ez edukitzea eta eskatzailearen diru sarrerek 9.000 euro eta 58.500 euro artean egotea dira bete beharreko baldintzak.
Mundakako eskatzaile bat baino gehiago izatekotan, eskatzaileen aurrean egingo du udalak zozketa; kontrara, eskatzaile bakar bat egotekotan, haren datuak helaraziko dizkio udalak egungo jabeari. Azkenik, eskabiderik ez egotekotan, Arabako, Bizkaiko nahiz Gipuzkoako gainontzeko herrietako bizilagunei ere emango diete salerosketan sartzeko aukera.
63,72 metro koadro dauzka salgai dagoen etxebizitzak, eta ondokoa du banaketa: atondoa, saloia, sukaldea, banatzeko gela, komuna bat, logela bi eta balkoia.