MobyDick (Eneko Burzako) bakarlariak kontzertu akustiko bat joko du Astran, gaur. Getxoko musikaria 20:00etan igoko da taula gainera, eta kontzertua amaitzean parrillada egingo dute Astran bildutakoek.
Getxoztarra azken urteotan agertu den bakarlari interesgarrienetako bat da. Burzakok folk doinu ilunak lantzen ditu, gitarra baten laguntzagaz. Ahost doinu baxua eta lakarra dauka, baina zuzeneko oso onak emoten ditu.
Duela gutxi,
Cotard delusion diska barria kaleratu du Getxokoak. Maketagaz eta bertsio diskagaz gertatu bezala, arrakasta handia lortu du ekaina aldera argitaratutako diskagaz. Hala, abesti barriak zuzenekoan entzuteko aukera edarra izango dute bertoko musika zaleek.