Gernika-Lumoko gazteak jai giroan batu ziren atzo, Gazte Olinpiadetan. Hain zuzen, atzo egin zuten olinpiaden lehen saioa, zazpi talderen parte hartzeagaz. Antolatzaileek azaldu dutenez, baina, hamar taldek emon dute izena. Hainbat ikusle batu ziren Gazte Olinpiaden lehen jardunaldia jarraitzeko.
Iaz bezala, lau jardunaldiz eta final batez osatutako izango dira olinpiadak. Lehen lau jardunaldiak jokatzeko Pasealekuan batuko dira herriko gazteak martitzenero, 19:00etatik aurrera. Finala, bestalde, Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaietan egingo dute. Hain zuzen, baltsa jaitsiera lehiatuko dute gernikarrek, olinpiaden azken saioan.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “jai giroan alkarregaz batzea” da helburua. Hala, herriko gazteen arteko “harremanak lantzea” bilatzen dute. Zentzu horretan, “lehiakortasuna eta irabazteko grina bigarren mailan” utzi dituzte, Gernika-Lumoko gazteek.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.