Jai Alai frontoia
Gernika-Lumoko Jai Alai frontoiaren 50. urteurrenaren harira antolatutako egitarauak aurrera darrai. Hala, gaur
Zesta-puntaren historia. Euskal kirol unibertsala izeneko erakusketaren inaugurazioa egingo dute, pilotalekuan bertan, 19:00etan. BizkaiKOAren zuzendari-kudeatzaile Asier Madarieta, Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroño eta Miren Lourdes Garai Gernika Jai Alai elkarteko presidentea izango dira aurkezpenean.
Erakusketaren berri emateagaz batera, bisita gidatu bat egingo dutela aurreratu dute antolatzaileek. Bisita gidatu horren bitartez, zesta-puntaren historia azalduko dute, eta baita nazioarte mailan “Euskadiko enbaxadore” gisa eduki duen hedapena ere. Zesta-puntak Euskal Herriari egindako ekarpena ere nabarmenduko dute.