Dagoeneko, mediku kontsulta "txukun eta egokitua" du Eak
Mediku kontsulta “txukun eta egokitu” bat du dagoeneko Eako Udalak. Ekainean hasitako obrak bukatu dituzte dagoeneko. Juan Luis Landazabal Eako alkateak azaldu duenez, “azkar” bukatu dituzte lanak, eta “gustura” dira egindako kudeaketagaz eta osasun zerbitzua mantendu ahal izateagaz. Oro har, “banaketa” lanak egin dituztela jakinarazi dute.
Joan den apirilean Osakidetzako ikuskaritza saio batean, Eako osasun zentroa “nahiko egoera kaxkarrean” zegoela adierazi zuten, eta Eako Udalak be “konponketak egitea merezi zutela” bazekien. Hala, Osakidetzak lokal baten premia ikusi zuen, baina Ean ez zegoela lokal bat eskuratzeko aukerarik adierazi zuen udalak. Horrela,Osakidetzaren premiak eta gabeziak asetzeko momentu hartako lokalean egokitzapen lanak egitea erabaki zuen udalak, arkitektoagaz batera.
Osakidetza “ados” agertu zen udalaren planteamendu horregaz, baina, udalari eskatu zion beregain hartzeko aipatu lanen gastuak. Udalak, baina, ez zuen hori posible ikusten. Hori dela eta, Bildukoek Osakidetzako zuzendaritzakoekin egindako bilera aprobetxatu zuen Landazabalek Eako egoera zein zen azaltzeko.
Bilera horretan, beraz, akordio batera ailegatu ziren Osakidetzako zuzendaria eta Eako alkatea: udalak ordura arteko lokala erabailiko zuen mediku kontsultrako, eta Osakidetzakoak, ostera, bertako gastuen ardura hartuko zuen. Hartara, “herri erdian dagoen eta aparkalekuak ondoan dituen zerbitzu egokituaz” gozatzeko aukera izango du aurrerantzean herritarrak.