Zenbait produktu iazko azoka ekologikoan
12:00etatik 16:00etara ardoa, ogia, gazta, fruta, txakolina…dastatu eta erosi ahalko dute zapatuan Busturiko Axpe auzora bertaratzen direnek. Urdaibaiko XIII. azoka ekologikoaren baitan produktu desbardinak erakutsiko dituzte hainbat postutan.
Goizean zehar, bertsolariek eta trikitilariek girotuko dute azoka ekologikoa. Bestalde, herriko Irrintzi Alai dantza taldeak be kalejira egingo du. Umeek be, ez dute aspertzeko denborarik izango, azokaren baitan beraientzako jolasak egingo baitituzte.
Gura duenak, gainera, bazkari herrikoian parte hartu ahalko du. Nagusiek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta umeek, barriz, 5 euro. Tiketak salgai izango dira bihar arte ohiko tabernetan. Bazkaldu ostean, kantaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.