Kortezubiko martxa artxiboko irudi baten
Kotezubitarrek mendi martxa bat antolatu dute zapaturako, eta izen emotea zabaldu dute dagoeneko. Jakinarazi dutenez, Tandem dendan, Lagun Etxe tabernan, edo Kortezubiko udaletxean emon dezakete izena interesatuek. Modu berean, Euskadiko Kutxako 3035-0022-41-02211549997 kontu korrontean ordainduz be emon daiteke izena.
Martxara aldez aurretik apuntatzen diren mendizaleek zortzi euro ordaindu behar dituzte. Egunean bertan izena emonez gero, bestalde, hamar euro ordaindu behar dira.
Bestalde, herri bazkaria be egingo dute antolatzaileek. Martxara joan, eta bazkarian egon gura dutenek 20 euro ordaindu behar dituzte. Bazkarira bakarrik doazenek, bestalde, hamabost euro ordaindu behar dituzte.
Martxa amaitzean txistorra eta txakolin dastaketa bat egingo dute mendi ibilaldian parte hartzen dutenek. Gainera, Txanpa Carajo taldearen musikagaz gozatzeko aukera izango da.
Ibilbie luzeak 24 kilometro dauzka, eta ibilbide laburrak 10 kilometro.