Bermeoko Gurutze Gorria Karmen eguna ospatzen.
Karmengo amaren egunagaz batera egingo du lore eskaintza Gurutze Gorriak, gaur goizean. Erakundeko ordezkariak eta boluntarioak 11:00etan abiatuko dira Bermeoko portutik. Gaztelugatxeko San Juanera helduta, otoitz egingo dute, bedeinkapen batez gain. Ostean, Gurutze Gorriko urpekariak uretan murgilduko dira, ur azpian dagoen ama birjinari ofrenda egiteko.
Ekitaldi hori ez da izango, ordea, eguneko bakarra, Bermeora itzultzean oraintsu lortutako ontzi bat eta uretako motor bat aurkeztuko baititu Gurutze Gorriak. Portu komertzialean daukan egoitzan egingo dute aurkezpen hori.