Spookypheria Productions elkarteak Bermeoko Udalaren Gazte Informazio Zerbitzuarekin (GIZ) antolatzen du Gorefest jaialdia eta hamahirugarren edizioa dute aurtengoa. Antolatzaileek azaldu legez, aurten infernuarekin eta deabruarekin zerikusia duten beldurrezko filmek izango dute garrantzia jaialdian.
aktoreetako bat iazko jaialdian
Beldurra, gorea, suspensea eta umore ona gustoko dutenek hitzordu “garrantzitsua eta berezia” dute barikuan Gorefestarekin. 20:30ean hasiko da jaialdia, eta ohi legez, Nestor Basterretxea aretoan izango da.
Joan gura dutenek hiru euroko sarrera ordaindu beharko dute. Jaialdiaz, baina, 15 urtetik gorakoek bakarrik gozatu ahalko dute.
Munduko hainbat tokitako zazpi film laburrekin hasiko da Gorefest jaialdia.
- Love Hurts (Shariff Nasr)
- La apuesta de Pascal (David Galan Galindo)
- Mama (Andy Muschietti)
- Curvas (David Galan Galindo)
- 4.B (David Galan Galindo)
- Fist of Jesus (Adrian Cardona & David Muñoz)
- Vicenta (Sam)
Film laburren ostean,
Fom Hell terrorezko zinearen maratoiari ekingo diote, goizaldeko orduetara arte.
Aurreko urteetan egin moduan, animazio aktoreak parte hartuko dutela jakinarazi dute. Hala, Bermeoko kaleetatik barikuan, exorzistak eta exortzizatutako pertsonak ibiliko direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Bestalde, Nestor Basterretxea aretoaren kanpoaldean merchandising postu bat ipiniko dutela azaldu dute, eta aurtengo jaialdirako, gainera, Spookypheria Productions elkarteak kamiseta barriak egin ditu.