Aurten be baso Txoritxu dantza taldeko kide gazteenek parte hartuko dute jai egunean
Muxikako Gorozika auzoan Euskera Eguna ospatuko dute, zapatuan. 10:00etan hasita, jai giroan batuko dira bertara doazenek. Aurton, lehenengo biderrez antolatuko dute Euskera Eguna, zapatuz. Hala, jende gehiago batzea aurreikusten dute antolatzaileek. Gainera, “jarduera gehiago” antolatu dituzte, ondo pasatzeko asmoagaz. Antolatzaileek azaldu dutenez, adin guztietako pertsonei zuzendutako jarduerak antolatu dituzte, guztiak jai giroan alkartu daitezen.
Euskera Eguneko barritasunik garrantzitsuena, baina, herritarren arteko Ginkana jolasa izango da. Ginkana lehia proba desbardinez osatuta izango da; adimen probak eta proba fisikoak burutu beharko dituzte, bost lagunez osatutako taldeek.
Bazkarirako bezala, Ginkana lehiaketarako Galtzada tabernan edota herriko txokoetan emon behar da izena. Modu berean, Erdu gazte taldearen facebook orrialdera mezu bat bidaliz be emon daiteke izena. Antolatzaileek parte hartzeko deia egin dute.
EGITARAUA
- 10:00etan: txupinaren jaurtiketa.
- 10:00etan: afizionatuen pilota partidak.
- 12:00etan: Baso Txoritxu dantza taldearen saioa. Ostean hamaiketakoa.
- 13:00etan: triki poteoa.
- 14:30ean: herri bazkaria. Uztailaren 18a arte emon daiteke izena. Hamabost euroren truke erosi daitezke txartelak.
- 15:00etan: umeentzako jolasak frontoian (puzgarriak, apar jaia, margoen txokoa eta musika)
- 15:00etan: herritarren arteko Ginkana lehia.
- 17:30ean: erromeria.