Eguenean hasi eta domekara bitartean, jaietan murgilduko dira Akordan
https://www.youtube.com/watch?v=_QFR7SSuSKM&feature=player_embedded
Beste behin be, Ibarrangeluko Akorda auzoko bizilagunek jai giroa sortuko dute herrian. Etzi hasiko dituzte aurtengo festak Akordan, eta amaiera, barriz, domekan emongo diote. Bitartean, baina, izango da zer ospatu. Txupina botata emongo diote hasiera jaiei eguenean goizean, eta egun berean, meza be izango dute.
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Beste behin be, Ibarrangeluko Akorda auzoko bizilagunek jai giroa sortuko dute herrian. Etzi hasiko dituzte aurtengo festak Akordan, eta amaiera, barriz, domekan emongo diote. Bitartean, baina, izango da zer ospatu.
Txupina botata emongo diote hasiera jaiei eguenean goizean, eta egun berean, meza be izango dute.
Barikuan, aurreko urteetan lez, musika izango da nagusi; hain zuzen, eguerdian herri bazkaria eginda, RockPunk jaialdia hartuko dute bertako herritarrek gauean: hiru kontzertu eta erromeria izango dira 21:30etik aurrera.
Zapatuan, 60ko hamarkadan
Zapatuan, barriz, dantza eta umorea falta barik, 60ko hamarkadan murgilduko dira Akordako plazan.
Domekan, barriz, meza, Lorea dantza taldearen saioa eta umeen jolasak izango dituzte aukeran Ibarrangeluko auzoan.
Egitaraua, egunez egunUztailak 18, eguena
11:00etan. Txupina jaurtitzea, Akordako jaiei hasiera emoteko.
12:00etan. Meza, Akordako elizan.
Uztailak 19, barikua
14:30ean. Herri bazkaria, Akordako gazte eta gizon-emakumeen artean.
21:30etik aurrera. Akorda RockPunk Jaialdia: Gailur, Sarkor, Willis Drummond, Ai Ene erromeria. Ostean, elektrotxaranga goizaldera arte dantzatzeko.
Uztailak 20, zapatua
21:00etan. Gau osoan zehar, 60ko hamarkada giroan murgilduko dira auzoko plazan. Dantzak eta umore ona.
Uztailak 21, domeka
13:00etan. Meza, Akordako elizan. Ostean, Lorea dantza taldea.
18:00etan. Umeen jolasak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.