Lagunartean, beti-betiko ekintzekin eta eguraldi onagaz, beste behin be San Kristobal jaiak indartsu pasatu dira Lea-Artibai eta Busturialdetik.
Markina-Xemeingo jaiekin batera ospatu dituzte Iturreta auzoko jaiak, eta hori dela eta, jende gutxiago somatu dute aurten auzoan. Dena den, jaiak beti jai dira, eta giro onean igaro dituzte sankristobalak auzoan. Bazkarian, esaterako, 100 bat lagun bildu ziren eta zaldi probetan be jende «nahiko» batu omen zen.
Oiz mendian be «giro oso ona» izan zela azaldu dute Munitibarko Guraso Elkartekoek, «nahiz eta aurreko urteetan baino jende gutxiago egon». Beste hainbat ekintzagaz batera, Esteibar musika taldeak Oiz ingurua girotzea lortu zuela aipatu dute.
Busturin be izan zen dute ospatu San Kristobal jaietan: danborrada, paella txapelketa, txirrindulari lasterketa, musika emonaldiak eta beste hainbat.
Zozketarik gabe ez dituzte normalean herriotan jaiak ospatzen, eta aurten, ezin ohiturari uko egin; herri bakoitzean, zozketa bana. Busturian, esaterako, mendiko bizikleta baten zozketa egin zuen bertako Txirrindulari elkarteak, eta, Iturretan, barriz, produktuz betetako eskorga zozkatu zuten. Munitibarreko Guraso Elkarteak be errifa zozketa egin zuen Oizko jaietan.
Zozketak
Oiz (Munitibar)
Saridun zenbakia. 936 zenbakia. Hilabeteko epea du saria jasotzeko.
Ordezko zenbakia. 2808 zenbakia. Hilabeteko epea.
San Kristobal (Busturia)
Saridun zenbakia. 883 zenbakia. Astebeteko epea du saria jasotzeko.
Ordezko zenbakia. 952zenbakia. Astebeteko epea.
Iturreta (Markina-Xemein)
Saridun zenbakia. 4210 zenbakia. 15 eguneko epea.
Ordezko zenbakia. 2404 zenbakia. 15 eguneko epea.