ONCEren Cuponazo lehiaketak 100.000 euro utzi ditu Gernika-Lumon
Bigarren sari bat izan da Gernika-Lumon joan den barikuan saldutakoa. Erakundearen arabera, Don Tello kaleko saltokian erosi zuten txartel saritua, eta baita seirehuna eurorekin saritutako beste bederatzi ere. Hortaz, denetara, 105.400 euro banatu ditu sarietan ONCEk Gernika-Lumon, Jon Iñaki Baraiazarrak saldutako txartelei esker.
Ekainaren 1az geroztik, ONCEren Cuponazo lehiaketak 9 milioi euroko sari nagusi bat eta 100.000 euroko bederatzi bigarren sari ematen ditu bariku guztietan. Horiez gain, sari nagusiko lehen bost zifrekin bat datozen 134 txartel 30.000 eurorekin saritzen ditu, eta 600 eurorekin bigarren sariarekin bat datozen 1.206 txartel.