Roberto Flores
Roberto Flores Urdaitri taldeko kidea laugarren sailkatu da Plentzian jokatutako euskal akuatloi txapelketan. Hain zuzen, Gartner Niklas (Alemania) irabazlearengandik ia minutu batera amaitu zuen proba, 32 minutu eta 47 segundoko denbora ezarrita.
Podiuma be gertu izan zuen, baina, azkenean, laugarren postuagaz konformatu behar izan zuen. Luis Gillermo Arriaga hirugarren sailkatuak, esaterako, hamalau segundo atera zizkion bertoko bizilagunari.