Iazko arrakasta ikusita, aurten be Erdi Aroko azoka antolatuko du Mundakako Udalak
Mundakako II. Erdi Aroko azoka abuztuan izango da; hain zuzen, abuztuaren 2tik 4ra bitartean. Talan kokatuko dute azoka, eta, udalak jakinarazi duenez, elikagaik eta artisautza eskainiko dituzten 30 saltoki egongo dira aurten. Saltokiak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara egongo dira zabalik.
Gainera, giroa alaitzeko, Turdion talde zeltaren zuzeneko emanaldia egongo da, Talan bertan.