Herritarren eta bisitarien gozamenerako, 25 auto klasiko inguruk bisitatu zuten zapatuan Mundaka. Hain zuzen be, bost orduz izan ziren aparkatuta Talan, 13:00etatik 18:00etara. Euskadiko Auto Klasikoen Klubak Mundaka aukeratu du aurton urteko batzarra egiteko. Auto klasikoak eta historikoak gustuko dituzten horientzako hitzordu berezia izan zen zapatukoa; halanda be, gainontzekoek be tartetxo bat izan zuten autoak begiratzeko.