18 artzain txakur erregistratu dituzte Busturiko erakusketa monografikoan
http://youtu.be/Z-Czi1s6sIA
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Txakur bat ardiak gobernatzen, zapatuan
Busturiko XX. euskal artzain txakurren erakusketa monografikoa egin zuten zapatuan, Aurtengo edizioan 47 txakurrek parte hartu dute, horietatik, 18 artzain txakur berri erregistratu dituzte, Guillermo Olaortua epaimahaikidearen esanetan.
Aurtengo edizioan “kalitateak gora” egin duela aipatu du Olaortuak; izan be, artzain txakurra dela ziurtatzen duen agiria bila hurbildu ziren 20 parte hartzaileetatik, bi bakarrik kanporatu zirela jakinarazi du Olaortuak. Datuak “oso onak” direla dio, azkeneko urteetakoak kontuan izanik, “azken sei urteetako daturik onenak dira, erregistro barri asko izan baitira”.
Aurreko urteetan agiria jaso duten euskal artzain txakurrek, barriz, edertasun txapelketan parte hartu zuten, honakoak izan dira aurtengo txakurrik ederrenak:
Gorbeiakoa
– Arra: Ferrari de Pardarri (Juan Antonio Maiza)
– Emea: Lur (Jose Mari Jauregi)
– Arrazaz hobeena: Ferrari de Pardarri (Juan Antonio Maiza)
Iletsua
– Arra: Amezketa (Juan Antonio Maiza)
– Emea: Gorri (Juan Antonio Maiza)
– Arrazaz hobeena: Gorri (Juan Antonio Maiza)
Euskal Herriko txapelketan, bestalde, edertasuna eta ardiekin egindako lana kontuan izan dituzte eta honakoak izan dira aurtengo irabazleak:
Gorbeiakoa
– Arra: Leze (Jose Mari Jauregi)
– Emea: Legun (Eusebio Bengoetxea)
Iletsua
– Arra: hutsik geratu da, irabazlerik barik.
– Emea: Perla (Eusebio Bengoetxea)
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.