Suhiltzaileak erlauntzari begira
Gernika-Lumoko suhiltzaileek erlauntza bat kendu behar izan dute Fray Martin de Murua kaleko etxebizitza batetik, 13:00ak kaldera. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, goizean beste erlauntza bat kendu dute Gipuzkoa kalean, eta arratsaldean beste erlauntza bat kendu behar dute. Hala, egun bakarrean hiru erlauntza kenduko dituzte, Gernika-Lumoko herrigunetik.
Atzo, bestalde, laugarren erlauntza bat kendu zuten Fray Martin de Murua kalean. Eguraldi onak bultzatuta, azkenaldian erle arrunt asko dabiltzala jakinarazi dute suhiltzaileek. Kaxa baten sartu dituzte erleak, ostean beste leku batean askatzeko.