Pilotariak talde argazkian
Euskal Herrtiko Herriarteko Txapelketaren joaneko jardunaldia jokatuko du Gernika-Lumoko Arkupe eskupilota taldeak. Hain zuzen, gaur lehiatuko dituzte kanporaketaren lehen partidak, Santanape pilotalekuan. Aurkaria Iruñeako (Nafarroa) Oberena taldea izango da. 18:30ean hasiko da bi taldeen arteko lehia.
Kadeteen partidan Arrizabalagak eta Otazuak jokatuko dute, gernikarren partetik. Gazteetan, barriz, Etxebarria eta Pascual kantxaratuko dira. Amaitzeko, nagusien mailako partida Bilbaok eta Irustak jokatuko dute.
Bizkaiko Herriarteko Txapelketa irabazi zutelako jokatuko dute Euskal Herriko lehia bertoko pilotariek.