Europako Batasuneko Lehia komisario Joaquin Almunia sindikatuetako ordezkariekin bildu da gaur goizean, eta lasaitasuna eskatu die, ontziolak arriskuan ez daudela nabarmenduta.
Donostian izan da goizean Almunia, udako ikastaro batean hitzaldi bat emon du, Miramar Jauregian. Sindikatuak atean zain zeuden, protesta egiten. Ondoren, Lehia komisarioarekin biltzeko tartea izan dute. Sindikatuak konponbidearen aldeko jarrera eskatu diote Almuniari. Harek, barriz, lasaitasun mezua helarazi gura izan die sektoreko langileei. Tax lease sistemaren bidez ontziolek ordaindu ez zituzten zergak orain itzularaztegatik sektorea “arriskuan ez dagoela” ziurtatu die.