Eskualdeko turismo informazio puntua da Urremendi Busturialdeko Landa Garapen Elkarteak Gaztelugatxeko San Juanen ipini duen informazio bulegoa, “eskualde osorako turistak erakartzeko funtzioa egiten baitu”, diote.
Informazio puntua baselizan bertan dago, tontorrean eta uztailean eta abuztuan izango da zabalik, martitzenetik zapatura 11:00etatik 18:00etara eta domeketan 11:00etatik 15:00etara.
Urremendiren ustez, informazio puntu horren kokapen estrategikoak turista eta bisitari “gehiagora” iristea “erraztuko” du. Bide horretan, “Busturialdea-Urdaibain egonaldi osoagoa, atseginagoa eta luzeagoa egitea ahalbidetuko dau”, diote.