Aurreko urteetan bezala, aurten be, Poesia Egunez gozatzeko aukera izango dute herritarrek Ean, Herrijeri Emon Arnasa Kultura Taldearen eskutik. Hain zuzen, uztailaren 19an, 20an eta 21ean jarri dute hitzordua, eta egun horietan zehar, hainbat hitzaldi, errezitaldi, antzezlan edota kontzertu izango dira herrian. Horretarako, hainbat artistaren bisita hartuko dute eatarrek: horien artean, esaterako, Patxo Telleria, Mikel Martinez, Josu Bergara, Rikardo Arregi, Castillo Suarez, Eñaut Elorrieta eta Lucien Etxezaharreta izango dira.
Gaur goizean egin dute aurtengo Poesia Egunen aurkezpena, Bilbon. Argazkilaria: Eako Poesia Egunak
Gabriel Aresti Bilbon jaio eta azken urteak Ean igaro zituen poetaren bertsolerro bat oinarri hartuta abiatuko dituzte aurten Poesia Egunak: Ikusgarria da hemen bidegabea. Hala, bera izango da aurtengo edizioaren abiapuntua; izan be, Patxo Telleria aktoreak poetak berak 1967an Hernanin eskainitako hitzaldi baten irakurketa dramatizatua egingo du: Euskeraren izen poetikoak.
Egun berean, jaialdirako propio sortutako ekitaldiak jarraituko dio; alegia,Mikel Antza idazleak espresuki Earako idatzitako Sumak Kawsay izeneko testua irakurriko dute Mikel Martinezek eta Iñaki Ziarrustak.
Gainera, Ainhoa Alberdik sortutako Zapatak ikuskizuna eskaintzeko, barrikiri berreskuratutako Urtubiaga burdinola eta bertara eroaten duen bidea baliatuko dituzte.
Musika emonaldientzako tartea be utziko dute datorren asteburuan; hala, egun bakoitzean kontzertu bana izango da: barikuan, Josu Bergara eta The Playful Ensemble ariko dira; zapatuan, Eñaut Elorrieta, eta domekan, ostera,kantaldia eskainiko du Eñaut Etxamendik.
Gaur bertan aurkeztu dute aurtengo egitaraua, Bilboko Cafe Bilbaon.
EGITARAUA, EGUNEZ EGUN:
UZTAILAREN 19a (BARIKUA)
- Antzezlana: Euskeraren izen poetikoak (Gabriel Arestik 1967an Hernanin irakurritako hitzaldia)
Patxo Telleria
19:30ean
Udaletxean
- Irakurketa: Sumak kawsay
Mikel Martinez eta Iñaki Ziarrusta
Testua: Mikel Antza
20:15ean
Udaletxean
- Kontzertua: Lapatzatik itsosure
Josu Bergara eta The Playful Ensemble hari laukotea
23:00etan
Eskolapen
UZTAILAREN 20a (ZAPATUA)
- Hitzaldia: Artea gizartea aldatzeko tresna gisa: sormena eta talde-indartzea
Fabiana Boer
10:30ean
Udaletxean
- Hitza bidaide: Urrats galduen bidea
Instalazioa: Idoia Beratarbide
13:00etan
Burdinolarako bidean
- Antzezlana: Zapatak
Ainhoa Alberdi
Testua: Joxemari Carrere
Musika: Jurdana Otxoa
13:20ean
Burdinola aurrean
- Herri-bazkaria
15:15ean
Bedaronan
- Poema errezitaldia: Idazleak irakurle
Rikardo Arregi, Hedoi Etxarte eta Fabiana Boer
Musika: Leandro Yaku
18:30ean
Apikalen
- Poema errezitaldia: Urtebetetze festa
Castillo Suarez
Musika: Borja Estankona
Irudiak: Ainara Lasa
22:30ean
Eskolapen
- Kontzertua: Deserriko kantak
Eñaut Elorrieta
23:15ean
Eskolapen
UZTAILAREN 21a (DOMEKA)
- Hitzaldia: Poesia, mailu eta fereka
Lucien Etxezaharreta
11:00etan
Beletxen
- Kantaldia: Kantuaren poesia
Eñaut Etxamendi
13:00etan
Talaian
- Herri-bazkaria
15:15ean
Natxituko bolatokian
- Poema errezitaldia: Elkartasun basatia
Oier Guillan
17:30ean
Ermintxo hotelaren atzeko belardian