Parte hartzaile bat iazko proban
Zapatuan, Hiru Itsasadarren Estropada jokatuko dute hainbat belaontzik. Estropada Bilboko itsasadarrean hasiko dute parte hartzaileek, eta helmuga Urdaibain izango dute. Aurretik, baina, Plentziako itsasadarra be zeharkatuko dute belaontziek. Madariaga Dorretxeak, eta Bilboko Itsas Museoak antolatutako proba “itsas biodibertsitatearen aldeko ekimena” da. Hala, Bizkaiko “herritarrak kontzientziatzea” da estropadaren helburua.
21:30ak aldera hasiko da estropada Bilboko Itsas Museoan. Bermeora, bestalde, arratsaldean zehar helduko dira parte hartzaileak. Handik, Busturira joango dira, sari banaketa egingo baitute antolatzaileek Madariaga Dorretxean. Hain zuzen, 20:30ak aldera egingo dute sari banaketa.