Campanas de boda antzezlana ikustera joango dira arteagarrak
Gautegiz Arteagako adinekoen elkarteak irteera kultural bat antolatu du, Arriaga Antzokira joateko. Jakinarazi dutenez, izena emoteko epea zabaldu dute dagoeneko. Hain zuzen, barikura arte emon dezakete izena interesatuek. Irteera, bestalde, hilaren 20an egingo dute.
Arteagarrak 18:30ean irtengo dira Bilborantz, eta 00:00ak aldera bueltatuko dira etxera. Arriaga antzokian La Cubana taldearen
Campanas de boda ikuskizunagaz gozatzeko aukera izango dute izena emoten dutenek. Umorea erabilita, ezkontza ospakizun baten kontakizun bat taularatuko dute La Cubana taldekoek.
Irteeran parte hartu gura duten erretiratuek 25 euro ordaindu beharko dituzte parte hartu gura izanez gero. Gainontzekoek, bestalde, 30 euro ordaindu beharko dituzte.