Ander Aranak eta Arkaitz Kobeagak be parte hartuko dute
Gernika Racing taldeko lau bikotek pate hartuko dute Amorebieta-Etxanoko Rallysprintean, zapatuan. Hain zuzen, Ander Arana/Arkaitz Kobeaga, Ugaitz Basaraz/Ander Bikandi, Julen Sarrionaindia/Asier Landa eta Xabier Sagaztizabal/Endika Salegui bikoteak lehiatuko dira Durangaldeko proban.
Zornotzakoa Euskal Txapelketarako proba puntuagarria da, eta Gernika Racing-eko kideek antolatu dute. Guztira, 38 parte hartzaile batuko ditu bertoko taldeak rallysprintean.
Kotxeak Zelaieta inguruan izango dira ikusgai 14:00ak arte. 14:25ean, bestalde, lehen parte hartzailea irtengo da Urritxe Ikastetxearen ondotik. Auzo bideetatik joanez, gidariek eta kopilotuek 7 kilometro inguru egin beharko dituzte Eubako helmuga lerroraino. Guztira hiru pasaldi egin beharko dituzte ibilbide horretan.
Lehen parte hartzailea 19:00ak aldera helmugaratuko da. Ostean, 20:00ak aldera, sari banaketa egingo dute antolatzaileek.