Hirugarren urtez jarrian, Gernika-Lumoko Turismo Sailak
Pintxoen Ibilbidea ekimena jarriko du martxan, kontsumoa bultzatze aldera. Jakinarazi dutenez, 8,8 eurotan jarriko dituzte salgai txartelak. Hain zuzen, zortzi pintxo ahoratzeko aukera izango dute bonoa erosten dutenek.
Guztira, herriko hamahiru tabernak pare hartuko dute
Pintxoen Ibilbidean. Begoña Landa turismo zinegotziak azaldu duenez, 1.000 txartel kaleratuko dituzte, eta hiru eguneko iraunaldia izango du bono bakoitzak. Txartelak Gernika-Lumoko Turismo bulegoan eskuratu daitezke.