Kartel proposamenak, erakusketan
Epaimahaiak aho batez hartu duen erabakia dela jakinarazi dute Bermeoko Udaletik. Aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel lehiaketara aurkeztu dituzten proposamenak “ez direla Bermeoko jaien izpirituaren adierazle” nabarmendu dute. Hain zuzen be, zazpi kartel proposamen aurkeztu dituzte lehiaketara.
Epaimahaia Jai Batzordeko kideek, zinegotziek, Barrueta Arte Elkarteko kideek eta idazkariak osatu dute. Jai Batzordea, orain, arte munduari lotuta dauden pertsonekin harremanetan ipini dela jakinarazi dute, aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela egiteko.