Lumoko San Pedroetan bizikleta martxan parte hartzen ari zela zendu zen LAB sindikatuko Eraikuntza eta Kimika sektoreko arduradun nazionala zena. Gernika-Lumon bizi arren, lemoarra zen bera, eta han egingo dio LAB sindikatuak omenaldia, barikuan, 19:00etan. Cementos Lemona enpresako LABeko delegatua zena, «langileen eskubideen defentsan eta Euskal Herria libre, justu eta sozialista eraikitze bidean» aritu zela azaldu du sindikatu abertzaleak.