Gose taldeko kideak
Gernika-Lumoko jai batzordeak aurreratu du zeintzuk kontzertu egongo diren aurtengo Andra Mari eta San Roke jaietan. Bezpera eguneko kartelburua Gose izango da, eta haren aurretik Buffalo Clover Band igoko da taula gainera. Ondoren, Akerbeltzen erromeria izango da Pasealekuan. Fermin Muguruzak berotuko du giroa Andra Mari egunean, abuztuaren 15ean, eta Backbone izango du bidelagun. San Roke egunean Non Servium igoko da oholtzara, eta Honat taldearen erromeria egongo da ostean, eta Tooth eta Gatiburen txanda izango da San Roketxu gauean. Erromeria Tximeletaren esku etorriko da abuztuaren 17an. Azkenik, Eñaut Elorrietarekin agurtuko dituzte jaiak Gernika-Lumon, abuztuaren 18an, San Roketxutxu egunean.
Hori guztia Pasealekuan izango da, baina San Juan Ibarran ere ez da musikarik faltako. Hala, Andra Mari egunean Mariachi femenil de Jalisco taldea entzun ahalko da bertan, eta La Decada Zuzenean… San Roken, Xaiborren laguntzarekin.
Sanlorentzoak
Andra Mari eta San Roke jaien aurretik, baina, San Lorentzo jaiak ospatzen dituzte gernikarrek, Santa Luzia auzoan, eta han ere kontzertu sorta polita egongo da aukeran. Abuztuaren 10ean Sealed Room, Itziarren Semeak eta The Bond Scott Band-en musikagaz gozatu ahalko da, eta baita Oxabiren erromeriarekin ere. San Lorentzotxun, bestetik, Zirkiniz Bez taldearen musikarekin ariko dira dantzan gernikarrak.
Abuztuaren 14an, 15ean eta 106an tren bereziak egongo direla zehaztu du jai batzordeak.