Axpeko nekazal azoka
09:00etatik 12:00etara, eguaztenero eta irailera bitartean, nekazal produktu ekologikoak erosteko aukera izango dute herritarrek Busturiko Axpe auzoan; udaletxe ondoko plazan, hain zuzen be. Gaur ipini dute udao lehen nekazal azoka, eta oraindik be gura duenak 12:00ak bitartean aukera du han erosteko.