Egitarau zabala prestatu dute Bermeoko Mañu auzoan Karmen jaiak ospatzeko. Barikuan hasiko dira ospakizunekin eta eguaztenera bitartean hainbat jarduera izango dituzte.
Txupinarekin eta mus txapelketarekin hasiko dituzte aurten Karmen jaiak Mañuko auzotarrek. Zapatuan, barriz, besteren artean, sukalkia eta sokatira txapelketak izango dituzte. Musika, umeentzako jolasak eta herri kirolak be ez dira falta izango egunotan. Domekan, barriz, zaldi proba txapelketari hasiera emongo diote. Lau egunetan egingo dituzte probak.
EGITARAUA EGUNEZ EGUN
- Barikua. 20:00etan, txupinazoa eta mus txapelketa.
- Zapatua. Egunean zehar, umeentzako gaztelu puzgarriak izango dira. 11:00etan, sukalki txapelketarako izen emotea. 18:00etan, sukalki txapelketako sari banaketa. 19:00etan sokatira. 22:00etan, herri afaria. 23:30ean, erromeria.
- Domeka. 20:00etan, zaldi probak.
- Astelehena, 15. 21:00etan, zaldi probak.
- Martitzena, Karmen Eguna. 11:00etan, 12:30ean eta 19:00etan, mezak. 13:00etan, umeentzako jolasak. 17:30ean, herri kirolak. 21:00etan, zaldi probak.
- Eguaztena, 17. 11:00etan, auzoko hildakoen omenezko meza. 20:00etan, bakailao jana eta trikitilariak. 21:00etan, zaldi probak.