Jose Mujica Uruguaiko presidentearen inguruko erakusketa ikusgai jarri dute Muxikako Zubieta Errota eraikinean. Izan be, ekainaren hasieran, Muxika bisitatu zuen Uruguaiko presidenteak; hala, bisita horretan ateratako argazkiak zein Uruguaiko eta bertoko prentsa eta irratietan argitaratutako albisteak bildu dituzte aipatu erakusketan. Horiek ikusteko aukera dute dagoeneko herritarrek, eta uztail osoan zehar egin ahalko dute.