Otsailean hasi zituen Bermeoko Udalak Jose Done ikastetxeko eraikinaren estalkia konpontzeko lanak, eta zerbitzu sailetik jakinarazi legez, “dagoeneko lanak amaitu dituzte”. Hala, itoginen arazoa behin-betirako konpondu du Bermeoko Udalak, eta beraien jardunetarako eraikina erabiltzen duten taldeek “normaltasunez” jardun ahalko dutela jakinarazi dute udaletik.
Guztiz hondatuta zegoen antzinako Jose Done ikastetxeko estalkia konpondu du Bermeoko Udalak. Lehenik eta behin, saneamendu lanak egin zituzten, geroago iragazgaitu egin zuten eta azkenik estalkia babesteko lanak egin dituzte.
Hainbat dira antzinako Jose Done ikastetxeko eraikina erabiltzen duten Bermeoko kultur taldeak: Nuntxaku, Bermeoko Erraldoien Konpartsa, Xixili Gimnastika taldea, Apurtu Arte sokatira taldea eta saskibaloi taldea, hain zuzen. Horiek, aurrerantzean, itogin barik erabili ahalko dituzte instalazioak.