‘Bizkaia’ traineruko neskak, gaurko aurkezpenean
Gaur goizean, Bizkaia Frontoian egin dute
Bizkaia trainerua osatuko duten nesken taldearen aurkezpena. Bizkaiko arraun talde desbardinetako gazte eta senior mailetako arraunlariek osatzen dute taldea, horien artean bermeotar bat dago, Desiree Iglesias.
Egun, Bizkaian arraunean aritzen diren emakumezkoak motibatzea eta batzea du helburu nagusi proiektu horrek. Beheragoko kategorietako neskentzat be, erreferentzia izatea gura dute.
Taldearen hurrengo hitzorduak:
– Uztailak 13. Euskotren Ligarako (TKE) sailkatzeko estropada, Pedreñan.
– Uztailak 14. Euskotren Ligarako (TKE) sailkatzeko estropada, Donostian.
– Uztailak 31. Euskadiko txapelketa, Lekeition.
– Gipuzkoako Ligako 7 estropada (horietako bat Bilbon lehiatuko da).
– Abuztuak 29. KOntxarako sailkapen estropada.
Taldea Euskotren Ligarako sailkatzen bada,
Bizkaia traineruak liga horretako egutegiko zortzi estropadatan hartuko luke parte.