Horrela ba,
uztailaren 1etik 2014ko ekainaren 30a bitartean, Bizkaiko Golkoan, 15.390 tonada antxoa arrantzatu ahalko dira, aurten baino 5.310 tona gutxiago.
Bruselaren esanetan,
antxoa espezie “gora beheratsua” da, eta nahiz eta biomasa hazi egin den, berehalako aldaketak eman daitezke. Horren aurrean, «azterketek horrela eskatzen dutenean», kupoa gehiago jaistea ez dutela baztertzen gaineratu dute.
Duela bi urte antxoa kupoa %30 gutxitu zuen Bruselak eta aurten 20.700 tona arrantzatu ahal izan dute Bizkaiko Golkoan, duela bi urte baino 9.000 tona gutxiago.
Beherakadaren zenbatekoa antxoa tamainaren arabera kalkulatu dela gaineratu du Bruselak.
Arrantzaleen esanetan, orain momentuan antxoa gazte piloa dago bertoko kostaldean.