![Elgezabal probaren momentu baten](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2013/07/Captura-de-pantalla-2013-07-08-a-las-11.34.01-300x217.png)
Elgezabal probaren momentu baten
Mikel Elgezabal distantzia luzeko triatloilariak laugarren postuan amaitu du Getxoko
Extrememan proba. Karranpekin arazoak zituela eta zenbait denbora zeraman triatloi probetan parte hartu barik. Hala, asteburukoa gernikarraren buelta izan da. Alpe D´Huez-eko (Frantzia) triatloia izango da Elgezabalek lehiatuko duen hurrengo proba.
Bertoko herritarrak 4 ordu 27minutu eta 7 segundu behar izan zituen Getxoko proba amaitzeko. Hain zuzen, hamabost minutu inguru atera zizkion Marcel Zamora irabazleak. Podiumetik gertu, eta, aldi berean, hurrun amaitu zuen lasterketa gernikarrak. Izan be, Raul Amatriain hirugarren sailkatuak zortzi minutu inguru atera zizikion bertokoari. Albert Morenok osatu zuen podiuma, bigarren sailkatuz.