Urdibai Moañako banderan
Asteburuko estropada bien ostean, hirugarren darrai Urdaibaik TKE Ligako sailkapen orokorrean. Zapatuan jokatutako Sanxenxoko Nauta banderan laugarren sailkatu zen Bermeoko taldea, Kaiku, Orio eta San Juanen ostean; Moañako banderan, bestalde, zazpigarren. Kaiku nagusitu zen Sanxenxon, eta Tiran Moañan.
Kaikuk jarraitzen du lider, 55 punturekin eta Orio bigarren, 47 punturekin. 46 puntu dauzka Urdaibaik.
Sailkapen orokorra:
1 |
Kaiku Ambilamp |
55 |
2 |
Orio Babyauto |
47 |
3 |
Urdaibai Umpro Avia |
46 |
4 |
Tirán Pereira |
41 |
5 |
San Pedro Ecolmare |
39 |
6 |
Hondarribia Orsa |
35 |
7 |
Portugalete Eulen |
34 |
8 |
San Juan Iberdrola |
34 |
9 |
Astillero |
24 |
10 |
Pedreña |
15 |
11 |
Zumaia |
12 |
12 |
Castreña |
8 |
KAE1 mailan, Pasaiako XXIX. bandera izan dute jokoan. Itsasoko Ama nagusitu zen, eta Busturialdea-Elantxobek zortzigarren egin zuen. Sailkapen orokorrean hamargarren dira Busturialdekoak, eta Zierbena da liderra.
Donibane Ziburun hasi du denboraldia KAE2 mailako Mundaka arraun elkarteak. Getxok egin zuen denborarik onena Lapurdin, eta
Erramon traineruko mutilek zazpigarren amaitu zuten estropada.