Uda sasoiko jaiak ospatzen jarraitzen dute Busturialdeko bizilagunek; oraingoan, sankristobalak ospatzeko batu dira.
Gernika-Lumoko Sukalki txapelketako irabazlea: Jose Antonio Talegon.
Forua eta Gernika-Lumo murgildu dira, hain zuzen be, sankristobaletan, eta eguaztenetik aurrera, Busturia be gehituko zaie
ospakizun horretan. Foruan giro politean igaro dituzte festak; aurten, baina, parte hartzaile faltagatik, ez dute untxi txapelketa lehiatzerik izan. Dena den, beste hainbat ekintza izan dituzte aukeran herritarrek: saragiaren ongi etorria, dantzak, umeen jolasak eta txinbera lehiaketa, kasuan kasu.
Gernika-Lumoko sankristobal jaiek, bestalde, hainbat lagun bildu dituzte Agarre auzoan. Sukalki txapelketa ez ezik, dantzak, musika, bertsoak, sardina jana eta gehiago izan dira.