Europatik, isunak barik, laguntza eta finantziazioa lortu gura dituztela aipatu du Urkullu lehendakariak
Asteburuan Santurtzin egin duten Galiziaren Eguneko ospakizunetan egin ditu adierazpenok Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Ontziolen sektorea “iraganeko, egungo eta etorkzuneko” industria dela esan du Urkulluk, eta ontziolak Galiziaren zein Euskal Herriaren historiaren parte direla nabarmendu du, “ez soilik jarduera ekonomikoa”.
Orain arte egindako “lanari eta esfortzuari esker”, ontziolek etorkizun handia dutela uste du lehendakariak. Horregatik, Urkulluk ez du espero “ontziolek milaka miloi itzultzera behartuko dituen erabakirik izatea”. Europatik, baina, “Europa bera indartzera lagunduko duten erabakiak espero ditugu, hau da, ontziolak indartuko dituzten erabakiak, eta baita, enplegua, bertako industria eta arku atlantikoa indartuko dituen erabakiak be”, esan zuen atzo Santurtzin. Hortaz, Europaren aldetik, “laguntza eta finantziazioa lortu gura dituztela” aipatu zuen eta “ez isunak”, gaineratuta.